2012/06/02

Lehenengo 24 orduen kronika Patakonen...



Klin, klan, klon, krax, pin, pum, dang, zart, trrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr…
Shhhhhhhhhhhh…

Ta arratsaldeko zortziretan kalejira koloretsua abiatu zen eskoletako plazatik, Trauko, Uribarri, eta Matikoko kaleetatik zehar kokaturik dagoen gure gune aske berriaren aurrean gelditu arte…

O-KU-PA-ZIOA!
ONGI ETORRI PATAKON! Dekonari kendu eta ez dekonari emon.

Proiektuaren inguruan lau hitz argigarri, etsaiari burla eta kemenari gogoz eutsita bukatu genuen Matiko kalean ilusiozko giroa utzita… zorionak Uribarri!
Auzokideen sorpresa… onerako! Ondoko komertzianteen poza ta gainontzeko parte-hartzaileen gogoa… dena airean dantzan!
Tipi tapa… gauarekin batera lo sakonak… zzzzzzzzzzzzzzzz…

Egunon Patakon! Ezuzteko bisita! Udaltzaingoak ate joka… irekitzeko! Ta barrutik… tururuuuuu!
Eguerdiko amabitan auzo asanbladan guztiaren nondik norakoak… zalantzak… gogoak… egurreeeeeeeeeeeeeee!
Ta ostean gure Patakon koloreztatzera! Auzokideen animoak eta irrifarreak nagusi. Zahar, gazte, emakume ta gizon. Baina… musikarik ezin omen da kalean jarri… goizeko bisitariek kalea guztiona ez dela esan nahi ziguten arren, geroko kantuek alaitu digute lana.
Txiri txiri… eguna bukaerara doa. Lana, barrea eta elkarezagutza. Hori gaurko ikaspidea. Ah! Ta nola ez! Burutik pintura oria garbitzen ikasi dugu!

Besarkada itzela Patakoikide guztiei!










3 comentarios:

  1. Anónimo3/6/12, 7:32

    ongi etorri Patakon! oso polita geratu zaizue! arrera auzoa!

    ResponderEliminar
  2. Tipi tapa auzoa marrazten!!!!! Zein polita, gelditu den

    ResponderEliminar