2011/12/09

En Diciembre... Abendua piztuta iritsi da!

Algo esta pasando en las calles del barrio... zer gertatzen ari da auzoko kaleetan zehar?


Zatoz ta zuk zeuk asmatu! ¡Ven y descubrelo tu misma!



2011/11/30

Abendua piztuta iritsi da!

Abenduko lehenengo bi astetan... 

Larunbata 3 : gazte-poteo musikatua + jolasak // 19:00
Elkar ezagutzeko, jolasteko, sortzeko eta gozatzeko espazioak eraiki ditzagun

Asteazkena 7: poteoa batukadarekin // 18:00

18:00etan batukadarekin erritmo brasileiroak ikasteko aukera eta ondoren.. auzoa mugiaraztera!

Osteguna 8 : Klarionada herrikoia/popular //16:30

 pentsatu eta marraztu!

Ostirala 9: Goazen etorkizuna argitzera! uribarri piztu! //19:00

Itzali telebista eta piztu linternak! ekarri argitzen duen gauza oro(linternak, frontalak, lamparak, bonbilak...)

Larunbata 10: kontsumismo basatiaren aurrean... TRUKE-AZOKA // 12:00  eta 19:00etan fanfarria(mozorratuta) !

Ekarri erabiltzen ez dituzun baina egoera onean dauden gauzak: arropa,liburuak,mahai jolasak,etxeko tresneria...
oharra: bakoitzak bere gauzak jartzeko izara edo mantel bat ekar dezala

Osteguna 15: zirkoa "Loserábala" // 16.30etan


Larunbata 17 : Truke-azoka 12:00 etan berriro ere


Tipi tapa Uribarri piztu!

2011/11/18

Uribarriko Auzokideei... Vecinxs de Uribarri...


Etxebizitza eredu pribatua, langabezia edota lan baldintza prekarioak, komertzio txikiak ixtearen tendentzia, aisialdia, kirola eta kultura praktikatzeko ekipamendu falta, erraustegiaren inposaketa, kultur eskaintza mugatua, euskaraz bizitzeko zailtasunak, aisialdia kudeatzeko espazio eta baliabide falta, emakumeentzat arriskutsu diren puntu beltzak, kultura ezberdinen ezjakintasuna, elkar ezagutzeko, jolasteko, sortzeko eta gozatzeko falta…

Hau guztia da gaur egungo sistemak eskeintzen diguna. Uribarriko gazteok ezin dugu nahi bezala bizi  gazteriaren beharrak asetzen ez direlako. Gaur egungo auzoko gazteriaren perfila oso anitza da. Lonjen alokairua da gure auzoko gazteek bere koadrilekin egoteko ikusten dugun alternatiba bakarra. Auzoko populazioa geroz eta zaharragoa da Uribarri barriodormitorio delakoa bilakatuz eta, alternatibarik gabe, gazteek bizitza auzotik kanpo egituratuz.

Asko izan dira Gazte Asanblada zein eragile Kulturalek auzoari egindako ekarpenak. Lan ibilbide luze eta auzokideen onespena izan arren, eragile hauek Udalari egindako eskaera logikoek ez dute erantzunik izan azken hamarkadan. Eragile hauentzako topagune, eta lanerako erreferente fisikoak beharrezko dira, baina Udaletik eskakizun kolektibo hauek alboratu dira behin eta berriz.

     Auzoko beharren aurrean alternatiba eraiki!
Errealitate honen aurrean, gure auzorako alternatiba propioak eraikitzearen apustua egin dugu, elkarlanaren bidez Uribarri marrazten jarraitzeko. Alternatiba soziala eta kulturala, auzoko gazteon beharrak asetuko dituena eta auzokideon topagunea izango dena. 
Uribarri pizteko garaia da, posible da eta bidean gaude… tipi-tapa! Horretarako auzokide guztien parte-hartze, konplizitate eta ilusioa elkarbanatu behar dugu, Uribarri denok baikara eta ahal bezain koloretsuen margotuko dugulako auzoaren etorkizuna. Honen parte izatera gonbidatzen zaituztegu eta asko izango dira atxikimendua emateko edo ekarpenak egiteko aukerak, beraz… adi egon! 
Udal zerbitzu ezaren aurrean… zerbitzu herrikoiak eraikiko ditugu! Uribarri piztuko dugu!

A lxs Vecinxs del barrio...

Modelo privado de vivienda, paro o condiciones laborales precarias, cierre de pequeños comercios, falta de equipamiento para deporte, ocio, educación y  cultura, inposición del crematorio, oferta cultural limitada, dificultad para vivir en euskara, falta de condiciones y espacios para gestionar la cultura, puntos negros peligrosos para la mujer, ignorancia de diferentes culturas, dificultad para conocernos, jugar, crear y disfrutar…

Esto es lo que nos ofrece el sistema de hoy en día. Lxs jovenes de Uribarri no podemos vivir como querriamos, porque las necesidades de la juventud no se cubren. El perfil de lxs jovenes del barrio es muy amplio y la única alternativa que vemos es el alquiler de una lonja. La populación del barrio está envejeciendo con mucha rapidéz combirtiendo Uribarri en barrio dormitorio y, sin alternativa ninguna, lxs jovenes nos vemos obligadxs a cubrir nuestras necesidades fuera del barrio.

Han sido muchas las aportaciones que la Gazte Asanblada u otros promotores culturales han hecho al barrio. Aún tentiendo un largo recorrido de trabajo y el apoyo de un barrio, han sido en vano todas las peticiones al ayuntamineto. Lugares de encuentro y espacios fisicos referentes son necesarios, pero todas las peticiones colectivas han sido rechazadas una y otra vez.

Crea alternativas frente a las necesidades del barrio!

Ante esta realidad, apostamos por crear alternativas propias para el barrio, para seguir construyendo Uribarri mediante el trabajo en común. Alternativa social y cultural, para saciar las nescesidades de lxs jovenes del barrio y ofrecer un punto de encuentro a lxs vecinos.
Es momento de despertar, porque es posible… tipi-tapa! Para esto es imprescindible compartir la participación, complicidad e ilusión de todxs los vecinos, porque todxs somos Uribarri. Os invitamos a ser parte de este proyecto. Serás muchas las oportunidades para apoyar y aportar!
Ante la falta de servicios municipales… construiremos servicios populares! Uribarri piztuko dugu!

2011/11/17

KUKUTZA GAZTETXE BERRIA ILEGALKI HUSTU ZUTEN ATZO

Errekaldeko KUKUTZA III gaztetxea eraitsi eta bi hilabeteren ostean,azaroak 16an, gaztetxe proiektua erreibindikatzeko ekintza izan zen Larraskitu kaleko 27. zenbakian, Kukutza II gaztetxea garatu zen eraikinean, hain zuzen ere.

Eraikin hori 1998ko maiatzan okupatu egin zuen Kukutzako asanbladak, eta bi hilabeteren ostean hustu egin zuten jabeak espekulatzen jarraitu nahi zuen eta. 13 urte pasa dira, eta eraikin horrek, Gazte Asanbladak eta Auzo Elkarteak behin baino geihagotan salatu duten bezala hutsik darrai, espekulazioaren bidean.

Bere jabeak, ia 20 urtetan euki du hutsik bere ardurak ekidituz. 2006. urtean, norbaitek borondatez erre egin zuen eraikina eta orduz geroztik, barruko egurrezko estrukturak usteldu egin dira, auzokideentzako osasun arrisku batean bihurtuz.


Kukutza II 1998an okupatu ta desalojatu zen. Oraindik hutsik jarraitzen du.

27 bat gaztetxekide sartu ziren eraikinean, barrukoa garbitzeko prest arratsaldeko 5.30ak aldera, eta 2 ordutan sekulako lana egin genuen, usteldutako estrukturak botatzen. Argi utzi behar da estruktura horiek ez zirela oinarrizkoak, baizik eta estanteriak eta eskilarak. 6.30etarako ertzaintza gerturatu zen gertatzen zena ikustera. Jabearekin hitzegin ostean, desalojoarekin hasi ziren "ariete" batekin atea bota nahian. Azkenean atetik ezin zirela sartu ikusi zutenean, paretan butroi bat egin zuten. Zulotik pare bat gomazko pilota tirokatu zituzten. Behin barruan ordu bat eduki zituzten eskuak buruetan identifikatu bitartean. Generadoreak ematen zuen argia amatatu zenean, kalera atera ta identifikatu ostean libre utzi zituzten, biolentziadun okupazioa leporatuz.

Kukutza gaztetxeko asanbladatik, desalojoa ilegala izan dela badakigu, epaitegiak desalojo agindurik ez baitzuen eman. Hau da, zipaioek epaile bezala ekin zuten. Gertaera hau, beste bitan errepikatu da azkenengo hilabetean, Erandioko gaztetxea eta Donostiko Arte Ederren antzokia udaltzaingoek ilegalki hustu zutenean.

Errekaldek gaztetxe eta gune autogestionatuen guneen beharra dauka, eta instituzioek ezin dute behar hori asetu. Gainera, guztiok ordaindutako instituzio horiek, espekulatzaileen interesak defendatzen dituzte auzokideon interesen gainetik.

Okupazioa beti izango da borroka tresna duin eta efektiboa, jendartean dauden bidegabekeriak azaleratzeko, beste eredu sozial bat eraikitzeko, sortzeko, denona den lurra berreskuratzeko.

Lokartuta nahi gaituzte. Pasiboak nahi gaituzte. Produktu bihurtu nahi gaituzte.

Ez dugu etsiko gaztetxea lortu arte.Errekaldetik ez dira pasako!

Gora Kukutza gaztetxea!
Gora Errekalde!
Gora Euskal Herriko ta mundu osoko gaztetxeak!


http://kukutza.blogspot.com

A 19 N... 17:00 Udaletxea

Kaixo auzokide!!


Uribarrin gure nahiak eta proiektuak bideratzeko espazio liberatuak behar ditugu! 
¡En Uribarri necesitamos espacios liberados para desarrollar nuestros deseos y proyectos! 
Tipi Tapa Uribarri Piztu!