2013/01/18

Uribarriko gazteon oharra Bilboko alkatearen baieztapenei erantzunez

Uribarriko gazteon oharra Bilboko alkatearen baieztapenei erantzunez:
Uribarriko auzoak behar soziokultural ageriak ditu: norbanako eta eragileek espazio baten beharra dute. Agerian geratu zen Ekaineko okupazioan zehar Patakon Gaztetxearen proiektuak jasotako atxikimendu zabala ikustean.
Abenduan Matiko 6ko eraikinaren jabeak, Udalari donazioa egin zion helburu soziala izatearen baldintzapean, hau da, Bilboko eraikin publiko bilakatu da. Uribarriko gazteok auzoaren babesarekin aurrera eramandako Uribarri Piztu proiektuak proposatzen duen espazio autogestionatuak, baldintza hau betetzeaz gain, auzoko beharrak asetzen ditu eta auzolanean eraikitakoa den heinean, ez dago inongo diru publikoren beharretan.
Gaur hedabideetan zabaldu da alkateak enpresari berri eta negozio txikientzako babesa emango duen zentroa zabaldu nahi duela bertan. Azkunaren baieztapen hauetan koherentzia falta nabaria da, duela hilabete eskas udalaren ardurapean dagoen Lan Ekintzako enprendedoreentzako biberoen proiektua itxi baitute. Gainera, proiektu honek ez die Uribarriko beharrei erantzuten, Uribarrin espazio soziokulturalak behar baititugu.
Uribarri Piztu proiektuarekin eskaera argia luzatzen dugu: Matiko 6ko eraikin publikoa auzokide eta eragileen gestiopean uztea, auzotik eta auzoarentzako zerbitzu herrikoiak eskaintzearen konpromiso sendoarekin.

Respuesta de las jovenes de Uribarri a las declaraciones del alcalde de Bilbao:
En el barrio de Uribarri existen carencias socioculturales. Diferentes vecinas, colectivos y asociaciones del barrio necesitamos un espacio. Como quedó claro el anterior mes de Junio con la ocupación del gaztetxe Patakon, el apoyo recibido por parte de los vecinos y vecinas del barrio fue significativo.
En diciembre el dueño donó al Ayuntamiento el edificio ubicado en Matiko 6, con el propósito de que se utilizara con fines sociales, es decir, se ha convertido en un edificio público del Ayuntamiento. Uribarri Piztu, el proyecto autogestionado propuesto por los jóvenes y respaldado por el barrio, cumple con las condiciones exigidas para el edificio de la calle Matiko. Además, sacia las necesidades del barrio y gracias al trabajo en Auzolan, no supone un coste económico para el Ayuntamiento.
Hoy hemos recibido la noticia de que el alcalde podría destinar este edificio para la apertura de un centro a nuevos empresarios. Gran incoherencia,  teniendo en cuenta que hace menos de un mes cerró un vivero de Lan Ekintza  con las mismas características. Además este proyecto no satisface las necesidades del barrio, ya que Uribarri necesita espacios socioculturales.
Mediante el proyecto Uribarri Piztu proponemos: Que la gestión del edificio de la calle Matiko 6 quede en manos de las vecinas, y colectivos y asociaciones del barrio, con el compromiso firme de ofrecer servicios populares por y para el barrio.