2012/06/04

Lan egun arrakastatsua Patakonen!

Asteburu ederra Urribarinentzako eta... lehenengo lan egun arrakastatsua Patakonen!

17:00etan ireki dira Patakoneko ateak eta etengabean gurutzatu ditu jende desberdinak. Risss- rasssssss erratzari eragin, hautsa atera dena txukunduz. Lan itzela egin dute gerturatutako lagunek... eskerrik asko!
Bisita gidatuan aurpegietan poza. Bakoitzaren burutxoetan lanerako grin eta ideiak dantzan. Terrazan eguzki eta bista gozoak dastatu. Aissssssssss...
19:30ak pasata Uzturre plazan bildu dira 45 pertsona inguru asanbladan, lana antolatu eta elkarren aurpegiak ondo ikusteko. Gogoak non-nahi.
Ordu gutxitan ehundaka sinadura hartu dira... hau aurrera doa!


Zorionak Uribarri!
Patakon, dekonari kendu eta ez dekonari emon!













No hay comentarios:

Publicar un comentario