2012/06/05

Lanak aurrera darrai Patakonen!

Txiri-txiri ari gara... 
Mende erdian pilaturiko hautsari... gerra!
Eraso kulturala prestatzen!
Elkar ezagutzen!


Ostirala 8... viernes 8...
Patakonek aste bete... Zorionak!

16:00 ate-irekiera / apertura de puertas
18:00 asanblada
19:30 kalejira Lunch-a
 Denok batera Uribarri aurrera!

2012/06/04

Lan egun arrakastatsua Patakonen!

Asteburu ederra Urribarinentzako eta... lehenengo lan egun arrakastatsua Patakonen!

17:00etan ireki dira Patakoneko ateak eta etengabean gurutzatu ditu jende desberdinak. Risss- rasssssss erratzari eragin, hautsa atera dena txukunduz. Lan itzela egin dute gerturatutako lagunek... eskerrik asko!
Bisita gidatuan aurpegietan poza. Bakoitzaren burutxoetan lanerako grin eta ideiak dantzan. Terrazan eguzki eta bista gozoak dastatu. Aissssssssss...
19:30ak pasata Uzturre plazan bildu dira 45 pertsona inguru asanbladan, lana antolatu eta elkarren aurpegiak ondo ikusteko. Gogoak non-nahi.
Ordu gutxitan ehundaka sinadura hartu dira... hau aurrera doa!


Zorionak Uribarri!
Patakon, dekonari kendu eta ez dekonari emon!













Abian jarri da Patakonen aldeko atxikimendu bilketa. Se ha puesto en marcha la campaña de adhesiones a Patakon.




Patakonen prentsa oharra 2012-6-4

Hamarkadak hutsik zeramatzan Matiko 6.ko eraikinaren okupazioak, ugariak izan diren eskakizunei erantzuten die, urteetan zehar alternatiba soziokulturalak lantzera begira egindako lanketaren barnean kokatzen dugu.

1994. urtean Gure Etxea auzo elkarteak, auzoan zeuden hutsuneak ikusita, Matikoko 6. Zenbakian dagoen eraikin hutsari anbulatorio funtzioa emateko kanpaina sendoa jarri zuen abian. Auzokideen gehiengoaren babesa jaso zuen arren ez zen inongo apusturik egin instituzioengandik eta eskakizun guztiak alboratu ziren. Bestalde, auzoak zituen zerbitzu urriak ikusita, auzokideentzako beharrak aseko zituen bezala proposatua izan da aurrerago, inongo erantzun barik.

Gazte mailan, 1998garren urtean Uribarriko Gazteok-ek Uzturre plazan dagoen Udal eraikina Okupatu zuten Gaztetxe baten helburuz, baina 24 orduren buruan desalojatu zituzten. Ordutik asko izan dira Gazte Asanblada berpiztuak egindako eskakizunak, Gazte! Emaiozu espazioa zure kulturari! Kanpaina kasu.

Auzo elkarteak eta gazteek egiten duten lanaz gain, ezaguna da Aldapan Gora kultur koordinakundeak auzoarentzako egiten duen eskaintza, jaiak, San Juanak, gabonak etabar luzea. Ekimen hauen dimentsioa bermatu eta zabatzeko 2005. urtean barrutiari gune baten beharra azaleratu zion. Ordutik eskaerekin jarraitu du baina inongo erantzunik ez du jaso.

Orokorrean, ibilbide luzea du eragileek egindako lanak auzoa biziberritzeari begira. Asko dira eraikin honek izan ditzakeen erabilerak auzoaren mesedetan, eta bestetik, asko dira Uribarri bezalako auzo baten dituen beharrak plano sozial eta kulturalean.

Beraz, aurrekari guzti hauek kontutan izanda hartu da Matiko erdialdean mende erdia baino gehiago hutsik daraman eraikina okupatzeko hautua. Eraikia izan zenetik inoiz erabilia izan ez den lursaila auzoaren zerbitzura jarriko duen proiektu integrala. Ekainaren 1ean egindako jauzia beste pausu bat besterik ez da izan, espazio hau edukiz betetzeko bide luzean tipi-tapa.

Asteburu honetan ilusioz bete dira kaleak. Auzokideen eta komertzianteen babesa iritsi zaigu. Patakon, dekonari kendu ta ez dekonari emon. Zentzu horretan zenbait konpromiso mahai gaineratu nahi ditu asanbladak:

·        - Patakonen ateak zabalik daudela argi utzi nahi dugu, auzotik egina eta auzoarentzako proiektua dela azpimarratuz.
·     - Auzoarentzako mesedegarria den ordezko planteamedu bat egon arte guk kudeatuko dugu eraikinaren mantenua. Beraz, jabeei kontaktuan jartzeko prestutasun osoa luzatzen diegu proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko asmoz.
·        - Gaur bertan martxan jarriko dugun sinadura bilketa aurkezten dugu proiektuarekiko babes eta atxikimendua emateko tresna bezala auzoko norbanako zein taldeentzako.

Behetik gora edukiz bete nahi dugu eraikina. Abesti ezagunak dioen moduan… lehenengotik hirugarrenera, laugarren pisutik espaziora! Besterik gabe, besarkada handi bat autogestio eta asanbladaren printzipioetan oinarrituta, martxan, mehatxupean edota bihotzetan dauden proiektuei… Gaztetxetatik ez dira pasako!

Udal zerbitzu ezaren aurrean… zerbitzu herrikoiak eraikiko ditugu!
Okupazioa aurrera!
Aupa Uribarri!


------------------------------------------
 
Nota de prensa de Patakon 4-6-2012

Después de décadas de abandono, la okupación del edificio número 6 de la calle Matiko responde a varias peticiones realizadas durante años, y la ubicamos en el trabajo realizado de cara a trabajar diferentes alternativas socio-culturales.

En el año 1994 la asociación vecinal Gure Etxea, basándose en las necesidades del barrio, puso en marcha una fuerte campaña para convertir el edificio de Matiko en ambulatorio. Aun siendo la petición respaldada por la mayoría de lxs vecinxs, no se hizo ningún tipo de apuesta desde las instituciones y la propuesta fue desestimada. Más adelante, siendo conscientes de la falta de servicios del barrio, ha sido propuesto como lugar que cubra distintas necesidades del vecindario, pero sin ningún tipo de respuesta.

A nivel joven, en el año 1998 Uribarriko Gazteok okupó el edificio municipal de la plaza Uzturre con objetivo de un Gaztetxe, pero apenas tardaron 24 horas en desalojar. Desde entonces han sido muchas las peticiones de la Gazte Asanblada, como pueden ser las realizadas bajo el lema de la campaña Gazte! Emaiozu espazioa zure kulturari!

Además del trabajo realizado desde la asociación vecinal y desde la Gazte, es conocida la labor al servicio del barrio que lleva a cabo la coordinadora cultural Aldapan Gora: jaias, San Juanes, gabonak y un largo etc. Para garantizar la dimensión y el desarrollo de estas actividades el año 2005 presentó en el distrito la petición de un espacio. Desde entonces ha seguido con ello sin recibir respuesta alguna.

En general, los agentes del barrio parten desde una larga trayectoria para dar vida al barrio. Son muchas las utilidades que pueden darse a este edificio a favor, y por otro lado, son muchas las necesidades de un barrio como Uribarri en el plano social y cultural.
Por ello, teniendo en cuenta los antecedentes, se ha tomado la determinación de okupar el edificio de Matiko que lleva vacío más de medio siglo. Un proyecto integral que pondrá al servicio del barrio un edificio que desde que fue construido nunca se le ha dado uso. El salto dado el 1 de junio no es más que otro paso en el camino de llenar de contenido este espacio, tipi-tapa.

Este finde se han llenado de ilusión las calles. Nos ha llegado el respaldo de vecinxs y comerciantes. Patakon, dekonari kendu ta ez dekonari emon.

En este sentido mostramos los siguientes compromisos:
·        - Queremos dejar claro que las puertas de Patakon están abiertas, ya que es un proyecto del barrio y para el barrio.
·      - Hasta que halla un proyecto beneficioso para el barrio la asamblea gestionará el mantenimiento del edificio. Por ello, les hacemos llegar a los dueños nuestra total disposición a contactar para garantizar el proyecto.
·      - Presentamos la recogida de firmas que hoy mismo pondremos en marcha como herramienta de respaldo al proyecto para personas y grupos.

De abajo arriba queremos llenar de contenido este edificio. Como dice una conocida canción… lehenengotik hirugarrenera, laugarren pisutik espaziora! ¡Desde el primer piso hasta el tercero y del desde el cuarto al espacio! Sin más, queremos mandar un gran abrazo a los proyectos que bajo los valores de la autogestión y del asamblearismo están en marcha, amenazados o en el corazón… Gaztetxetatik ez dira pasako!

Ante la falta de servicios públicos… ¡crearemos servicios populares!
Okupazioa aurrera!
Aupa Uribarri!

 

2012/06/03

Denok lanera ta Patakon aurrera!

Lanerako ordua da! ¡Es hora de ponerse a currar!
Dakizuen moduan lan asko dago egiteke... Como sabéis hay mucho que hacer...

Astelehena 4... Lunes 4
11:00--> prentsaurrekoa Moraza plazan / rueda de prensa

eta aste guztian zehar... toda la semana...
17:00--> ate irekiera eta lanera / apertura de puertas y a currar 
19:30--> asanblada /asamblea


Ekarri lanerako erratzak, boltsak, brotxak, baldeak, pintura, trapuak, aulkiak eta batez ere... gogoak!
Patakonek edozein aportaziorako aukera ematen dizu. Elkarrekin... dena konpondu, txukundu eta auzorako txoko gozoa eraikiko dugu!

Escobas, bolsas, brochas, baldes, pintura, trapos, sillas y sobre todo traed... ¡ganas!
Patakon te da la opción de hacer cualquier tipo de aportación. Y juntas... arreglaremos, limpiaremos y construiremos un buen punto de encuentro para el barrio!


Patakon, dekonari kendu eta ez dekonari emon

2012/06/02

Lehenengo 24 orduen kronika Patakonen...



Klin, klan, klon, krax, pin, pum, dang, zart, trrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr…
Shhhhhhhhhhhh…

Ta arratsaldeko zortziretan kalejira koloretsua abiatu zen eskoletako plazatik, Trauko, Uribarri, eta Matikoko kaleetatik zehar kokaturik dagoen gure gune aske berriaren aurrean gelditu arte…

O-KU-PA-ZIOA!
ONGI ETORRI PATAKON! Dekonari kendu eta ez dekonari emon.

Proiektuaren inguruan lau hitz argigarri, etsaiari burla eta kemenari gogoz eutsita bukatu genuen Matiko kalean ilusiozko giroa utzita… zorionak Uribarri!
Auzokideen sorpresa… onerako! Ondoko komertzianteen poza ta gainontzeko parte-hartzaileen gogoa… dena airean dantzan!
Tipi tapa… gauarekin batera lo sakonak… zzzzzzzzzzzzzzzz…

Egunon Patakon! Ezuzteko bisita! Udaltzaingoak ate joka… irekitzeko! Ta barrutik… tururuuuuu!
Eguerdiko amabitan auzo asanbladan guztiaren nondik norakoak… zalantzak… gogoak… egurreeeeeeeeeeeeeee!
Ta ostean gure Patakon koloreztatzera! Auzokideen animoak eta irrifarreak nagusi. Zahar, gazte, emakume ta gizon. Baina… musikarik ezin omen da kalean jarri… goizeko bisitariek kalea guztiona ez dela esan nahi ziguten arren, geroko kantuek alaitu digute lana.
Txiri txiri… eguna bukaerara doa. Lana, barrea eta elkarezagutza. Hori gaurko ikaspidea. Ah! Ta nola ez! Burutik pintura oria garbitzen ikasi dugu!

Besarkada itzela Patakoikide guztiei!










2012/06/01

Okupazioa Uribarrin... ongi etorri Patakon!


Ongi etorri Patakon!

Urriaren hasieran jarri genuen martxan Tipi Tapa Uribarri Piztu proiektua. Uribarri auzorako alternatiba soziokultural batean datzan proiektua. Proposamena Uribarriko Gazte talde batek jarri zuen abian auzoko errealitate orokorraren diagnostiko batetik abiatuta, baina asko izan dira bidean lotu zaizkigun norbanako zein taldeak.

Bestelako gizarte eta kultur eragileekin modu konpartituan burututako diagnostikoak etxebizitza, lana, komertzioak, hirigintza eta azpiegitura, kultur aniztasuna, hezkuntza, ingurugiroa, euskara, kultura, aisialdia, emakumea eta gazteria bezalako elementuak hartzen ditu kontutan.

Arlo hauen hutsuneen aurrean, gure auzorako alternatiba propioak eraikitzearen apustua egin dugu, elkarlanaren bidez Uribarri marrazten jarraitzeko. Alternatiba soziala eta kulturala, auzoko gazteon beharrak asetuko dituena eta auzokideon topagunea izango dena.

Baditugu beste auzoetako esperientziak: liburutegi soziala… tailer eta eztabaidak… kontzertu, antzerki eta dantza… malabare eta zirkoa… jantoki herrikoia… truke azoka eta denboraren bankua… bertso eta hip-hop eskola… sormen eta artezko proiektuak… etabar luzea.

Zentzu honetan, asko izan dira Gazte Asanblada zein eragile Kulturalen eskariak Udalari lokal baterako. Auzoari egindako ekarpen, lan ibilbide luze eta auzokideen onespena izan arren, eragile hauen eskaera logikoek ez dute erantzunik izan azken hamarkadan.

Horregatik, auzoan gazteen kezkak aseko dituen erabilpen soziokulturalerako ekipamendurik ez dagoela kontuan harturik, mende erdiz hutsik dagoen Matikoko eraikinari, erabilpena eta bizia ematea da gure apustua. Ez daukagu inongo zirikatzeko asmorik. Soilik eraikitzeko kemena.

Asanblearioa, autogestionatua, interes kolektiboa defendatzen duena, parte-hartzailea, auzotik egina eta auzoarentzako dena, parekidea, euskalduna, kulturartekotasuna barne hartzen duena, amalurrarekiko errespetuzkoa, irakatsi eta ikasteko topagunea, sortzailea, anitza eta askea.

Gazteon iniziatiba baina edozein proiektu, edozein pertsona eta edozein adin barnebiltzen dituen auzoa biziberritzeko proiektua… Ongi etorri Patakon! Daukenari kendu ta ez dakanari emon.

Uribarri pizteko garaia da, eta bidean gara… tipi-tapa! Horretarako auzokide guztien parte-hartze, konplizitate eta ilusioa elkarbanatu behar dugu, Uribarri denok baikara eta ahal bezain koloretsuen margotuko dugulako auzoaren etorkizuna.

Honekin batera, datozen deialdietan parte-hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Asko izango dira ekarpenak egiteko aukera eta moduak… adi egon!

-              Larunbata 2, 12:00etan AUZO ASANBLADA UZTURRE PLAZAN
-              Astelehena  4, 11:00etan PRENTSA AURREKOA MORAZA PLAZAN

Udal zerbitzu ezaren aurrean… zerbitzu herrikoiak eraikiko ditugu!
Zorionak Uribarri!!
Okupazioa aurrera!!!


 
A principios de octubre pusimos en marcha el proyecto Tipi Tapa Uribarri Piztu. Un proyecto que se basa en construir una alternativa sociocultural para Uribarri. Esta propuesta fue puesta en marcha por un grupo de jóvenes, partiendo desde un diagnostico general de la realidad de Uribarri, pero han sido muchas las personas y los grupos que se han unido en el camino.

El diagnóstico llevado a cabo de manera compartida con otros agentes sociales y culturales, toma en cuenta elementos tales como la vivienda, el trabajo, los comercios, el urbanismo y la infraestructura, la diversidad cultural, la educación, el medioambiente, el euskera y la cultura.

Ante las carencias en las respectivas áreas, apostamos por crear alternativas propias para el barrio, para seguir construyendo Uribarri mediante el trabajo en común. Alternativa social y cultural para saciar las necesidades de lxs jovenes del barrio y ofrecer un punto de encuentro a lxs vecinos.

Tenemos las experiencias de otros barrios: bibliotecas sociales, talleres y debates, conciertos, teatro, danza, malabares y circo, comedores sociales, feria del cambio y el banco del tiempo, escuela de bertsolarismo y hip-hop, proyectos de arte y creatividad, y un largo etc.

En este sentido, han sido muchas las peticiones al Ayuntamiento por parte de la Gazte Asanblada u otros promotores culturales de un local. Aun teniendo un largo recorrido de trabajo y el apoyo de un barrio, han sido en vano todas las peticiones al ayuntamiento. Lugares de encuentro y espacios fisicos referentes son necesarios, pero todas las peticiones colectivas han sido rechazadas una y otra vez.

Por ello, viendo la falta de equipamientos socioculturales que den espacio a las inquietudes de los/las jóvenes, hemos apostado darle vida y utilidad a este edificio de Matiko que lleva sin uso medio siglo. Sin ningún ánimo de desafío ni provocación, sólo ganas de construir.

Asambleario, autogestionado, de interés colectivo, participativo, del barrio para el barrio, igualitario, euskaldun, intercultural, respetuoso con la madre tierra, lugar de encuentro, lugar para enseñar y aprender, creativo, plural y libre.

Es una iniciativa de jóvenes del barrio, pero abierto a cualquier proyecto, cualquier persona y cualquier edad… Ongi etorri Patakon! Quitar al que tiene y dárselo al que no tiene.

Es momento de dar color a Uribarri, estamos en ello… tipi tapa! Para ello este proyecto necesita la participación y complicidad de todxs lxs vecinxs, ya que todxs formamos el barrio y podremos colorear su futuro de 1001 colores.

Os invitamos a formar parte del mismo. Serán muchas las formas para hacer aportaciones y ofrecer vuestro apoyo, por ello... ¡estad atentxs!

-              Sábado 2, a las 12:00 ASANBLEA VECINAL EN LA PLAZA UZTURRE
-              Lunes 4, a las 11:00 RUEDA DE PRENSA EN LA PLAZA MORAZA

Ante la falta de servicios municipales...construiremos servicios pupulares!
Zorionak Uribarri!!
Okupazioa aurrera!!!